Mezuak

SARRERA

Blog hau informatikako baliabide desberdinei buruz hitz egiteko sortu dugu, batez ere, CD eta DVD gailuei buruz. Horretarako hainbat webgune erabili ditugu beharrezko informazioa jaso al izateko. Argazkiak eta bideoak ere jarri ditugu irakurleek hobeto uler dezaten aurkezten den informazio guztia.

DVD

Irudia
BIDEO DISKO DIGITALA DVD-a, hasieran “Bideo Disko Digitala” bataiaturik eta geroago “Disko Aldagarri Digitala” izendatu zuten.  Digital Versatile Disc -a (DVD) 1995aren amaieran sortu zen informatiko eta ikus-entzuneko 10 bat enpresaren eskutik. DVDa, datuak biltzeko sekulako ahalmena duen disko optikoa denez, euskarri egokiena da datu kopuru eskergak maneiatzeko, CD baino kalitate handiagoko audioa entzun edota zineko kalitatez bideoa ikusteko orduan. Itxuraz, CD-ROMen berdin-berdintsua (12 cm-tako diametroko eta 1.2 mm-ko sakonerako diskoa) delarik, euskailu horren 650 MB baino edukiera dezente handiagoa du. Hona DVDen alderdi erakargarrienetako bat: musikako CD eta CD-ROMekin elkargarria denez, horiek DVDen irakurgailuetan arazorik gabe erreproduzitu daitezke, alderantziz ez, ordea. CD-ROMaren ondorengo bihurtuko da eta, nola ez, VHS bideoarena ere bai, baina batez ere, pelikulak ikusterakoan. Era berean, CDen erreproduzitzailearen, “laserdisk” (binilo baten tamainako

CD

Irudia
DISKO TRINKOA EDO DISKO KONPAKTUA Disko trinkoa edo disko konpaktua, ingelesezko CD siglez ezagunagoa, datuak gordetzeko euskarri bat da, Philips konpainiak Sony konpainiaren musika formatu digitalean gordetzeko asmoz sortua, eta lehenengo aldiz 1982an merkatua. 12 cm-ko diametroa duen disko zirkular bat da, erdian zulo bat duena, eta 1,2 mm-ko sakonera duena (8 cm-ko diametroko bertsioak ere badira).

CD-ROM

CD-ROMa datuak eta programak biltzeko CDaren aldaera teknologikoa da. CD-ROM batek 870 MB-eraino informazio gorde dezake, nahiz eta gaur egun arruntenak 700 MB-ekoak diren. Sektore bakoitza 2352 bytekoa da eta honela banatzen da:  12 byte sinkronizaziorako, 4 byte identifikaziorako, 2048 byte erabiltzailearen datuetarako, 288 byte erroreen detekzio eta zuzenketarako.

CD-R

CDak datu handiak gordetzeko euskarri aproposa dira baina interesa galduko lukete fabrikan bakarrik grabatu ahalko balira. Horregatik, CD-R direlakoak sortu ziren. Horrela, CD-R bat etxeko PCtik bertatik grabatu daiteke, baina behin idatzitakoan ezin daiteke ezer ezabatu. Hori dela eta, WORM (Write Once, Read Multiple) motakoak direla ere esaten da. Diskoan dauden datua ezabatu ezin daitekeen arren, bertan aldi anitzetan gorde daitezke datuak. Horrela, erabiltzaileak nahi dituen datuak saio batean gordetzen ditu eta gehiago sartu ditzake ondorengo saioetan.

CD-RW

 Gordetako informazioa ezabatu ahal izateko eta berriro bertan idatzi ahal izateko sortu ziren CD-RW.   Hots, sustantziak egoeraz ez aldatzeko joera erakusten du, erroreak agertu daitezkeelarik.  Errore hauek asko izatera iristen direnean, disko hau ezingo da gehiago erabili.

DVD-ROM

Compact Disc bat hobetuz sortutako euskarria da. Lehenengo bertsioa 1995 urtean azaldu zen informatika eta ikus-entzuneko kontsortzio baten eskutik, DVD Forum deitua. CD bati egin zitzaizkion hobekuntzak multimedia ahalmena handitzeko bideratu zituzten.  Izan ere, DVD batean informazioa euskarriaren bi aldetan gorde daiteke eta alde bakoitzean bi geruzatan.